XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jabierrtxo, jaio ta laisterr, gaxo jarri zan.

Sendatzeko, iñude on bat bearr omen zuan.

Bere gurasoak bat ekarri ta bestea ekarri ibilli ziran, baño Jabierrtxo'k bearr bezelakorik ez zan agerrtzen: aurrak bearr aña bularr zuan iñuderik ezin arrkitu zuten.

Ta Inazio, gure patrroi aundia bezela, ala kantatzen zion Jabierrtxo'ri bere aitak:
¡Jabiertxo,
gure mutil txikia!:
au ixtillu gorria
ekarri
eta diguzu jarri.

Ez da ez
bularrik
aseko
zaitunik
naiz betorr
Fraisoro osoa...
¡Au mutil trripoxoa...!.